top of page

Murgiltze sistema

zer da?

IKASTOLAren hezkuntza proiektua murgiltzearen bidezko euskarazko irakaskuntzan oinarritua da. Familia bidezko transmisioa anitz hauskortu denez, eskola, leku aproposa bilakatu da euskara berreskuratzeko eta horretaz jabetzeko. Eskolako bizi eremu guztietan; ( gelan, haurtzaindegia, aire hartzeak, jantegia, kirola, dantza, eskulanak…) euskaraz ikastea eta komunikatzea da murgiltze sistema goiztiarraren ezaugarri nagusia.  Gero eta gazteago izan haurra, gero eta hizkuntzak ikasteko gaitasun handiagoak ditu, batez ere 5 urte bitartean.  Hizkuntza batetik besterako joan etorriak egiteko erraztasunak ditu. Kontzeptuak bi hizkuntzatan bereganatzeko aukera du, erran nahi baita bi hitz dituela errealitate bera izendatzeko. Horrela, hizkuntza batean ulertzen ez duen kontzeptu bat bestean uler dezake haurrak. Haur hezkuntzan, hizkuntzak ikasteko adin egoki horretan, jokoek, kantuek eta ipuinek garrantzi handia dute haurra euskaraz jabetu dadin, betiere plazerez.  Lehen mailako 1.urtea arte, kurtsoak euskaraz baizik ez dira eskainiak.

Gure Ikastola

hostoak beskoitzeko ikastola

Beskoitzeko Ikastola 2013an sortu da eta 2024/2025 ikasturtean: 4 andereño, horietatik 3 titular, 2 langile, 55 haur eta 37 familia badira gure ikastolan!

portrait de groupe
sigmund-TJxotQTUr8o-unsplash.jpg

Seaska eta bere proiektu pedagogikoa

hostoak beskoitzeko ikastola

Seaska, Ipar Euskal Herriko ikastola guziak biltzen dituen federakuntza da. 

 

Ikastolak, euskararen irakaskuntza murgiltzean proposatzen duen hezkuntza proiektu bat du, Ipar Euskal Herrian Seaskak baizik ez duena proposatzen oraingoz. Euskara, ikastolaren  hizkuntza da ikasgelan eta ikasgelatik kanpo (aire-hartzean, ateraldietan, kantinan, haurtzaindegian). Horrela, haurrari eskaintzen zaio ingurumen anitza bere euskarazko loratzerako. 

 

Ikastolan, gogoan dugu haur bakoitzak norbere pertsonalitatea duela baita norbere ikasteko manera ere! Ikaslea izaki berezi gisa ikusia da, aktiboa, eragilea, zentzua bilatzen eta ematen duena. Izan ere, hainbat lan-molde erabiliak dira

Hezkuntza proiektua

Euskaldun

✔️ Euskal hiztun osoa eta kontzientea

✔️ Euskal identitate, kultura eta historia ezagutu eta bizi dituena

✔️ Eleanitza

Ongi izatea
Ongi den pertsona

✔️ Barne askatasuna duena

✔️ Ongiizate emozionala 

✔️ Ongizate fisikoa zaintzen duena - Nork bere burua artatzeko gai izatea

✔️ Konfiantza duena 

Autonomia

✔️ Jakinmina duena 

✔️ Analitiko-kritikoa - autonomia kognitiboa

✔️ Erabakitzailea

Eraldatzailea

✔️ Humanoa / Inklusioa 

✔️ Sortzailea

✔️ Solidarioa

✔️ akulatzaile / ekintzailea

Kooperatiboa / kolektiboa

✔️ Lankidetzan diharduena

✔️ Enpatikoa 

✔️ Asertiboa : entzuteko, errespetatzeko, ideien eta praktiken erkatzeko gai izan 

✔️ Erantzunkidea 

Izadian sustraitua

✔️ Izadiaren ezagutza 

✔️ Arduratsu 

✔️ Izadia elkarrekintzan 

hostoak beskoitzeko ikastola

Beskoitzeko Ikastola

egunero

bottom of page