top of page
ataria4_2.jpg
seaska-logo_edited

Seaska

hostoak beskoitze ikastola

SESAKA Ipar Euskal Herriko Ikastolen Federazioa da. Seaska nahiz ikastola guziak,hegoaldekoak eta iparraldekoak, elkartsasun kutxa, besteak beste, kudeatzen duen IkastolenElkartea kooperatibaren kideak dira.

Historioa

1969an, lehen ikastola idekitzen da Ipar Euskal Herrian (Arrangoitzen, 5 ikaslerekin), Seaska-ren laguntzarekin, (1901ko legeko elkartea).

Gaur egun, Hezkuntza Nazionalarekin elkarte-kontratupean, Seaskak 39 ikastola bateratzen ditu : 14 ama ikastola, 20 lehen mailakoak, 5 kolegio eta lizeo bat. 4200 ikasle ditu Seaskak.

Misioak

✔️ Seaska mailan, ikastola guztientzat diren ekimenak gogoetatuak dira.
✔️ Ikastola bakoitzak autonomoki kudeatzen baldin baditu bere antolaketa eta bere funtzionamendua, Seaskak, ikastolak laguntzen ditu arlo desberdinetan : egoitza, komunikazioa, laguntza teknikoa, diru laguntza, garapena

Garapena

Hortarako, bulego bat (hautatuak izan diren burasoekin eta Seaskako ordezkariak) eta gaika antolatuak diren batzordeak (Ikastola guzietatik jiten diren burasoekin) biltzen dira lan egiteko.


Borondatez ari diren burasoez gain, talde administratibo eta pedagogiko batek (10 – 15 pertsona) laguntzen du egunero Seaskako proiektua aitzinarazteko eta ikastola guzien garapena bermatzeko.

bottom of page