top of page

Beskoitzeko Ikastola
egunero

Ordutegiak baita ere haurtzaindegia, kantina...

Beskoitzeko Ikastola eta zure seme-alaben egunerokotasunari buruz jakin behar duzun guztia hemen aurkituko duzu!

hostoa beskoitze ikastola
sigmund-TJxotQTUr8o-unsplash.jpg

Antolaketa

JANTEGIA

Ikastolako ikasleek Beskoitzeko herriko jantegian jaten dute. 

Udal zerbitzuak kudeatzen du. Hala ere, ikastolako laguntzaileek laguntzen dituzte haurrak denbora horretan.  

Desmartxa guzientzat, udalaren zerbitzu anitzeko plataformarekin harremanetan sartu behar da (informazioak, izen-emateak, araudia, hor ez izateen frogagiriak, etab.). 

05 59 31 70 90 edo ccas.admin@briscous.fr

HAURTZAINDEGIA

Haurtzaindegia 7:30etatik 8:45etara irekia da goizetan eta 16:30etatik 18:20etara arratsaldean.

Prezioa urtesariaren barne da, ez die ondorioz gastu gehigarririk eragiten familiei. Ikastolako laguntzaileek dituzte haurrak zaintzen haurtzaindegi denbora horretan.

haurrak baratzean

Ordutegia

hostoa beskoitze ikastola
ORDUAK
ASTELEHENA - ASTEARTEA - OSTEGUNA - OSTIRALA
7H30 - 8H45
HAURTZAINDEGIA
8H45 - 11H45
ESKOLALDIA
11H45 - 13H30
JANTEGIA / HAURTZAINDEGIA
13H30 - 16H30
ESKOLALDIA
16H30 - 18H20
HAURTZAINDEGIA
haurra liburua
Adolescents dans la nature

Talde pedagogikoa

hostoa beskoitze ikastola

Talde pedagogikoaren osaketa:

​5 irakasle, zuzendaria barne

Hezkunde Nazionaleko ministerioko langileak

Zuzendariak eta Irakasleek eskolaldia antolatzen eta gidatzen dute.

Pedagogiaz eta eskolako programaren irakaskuntzaz arduratzen dira.

Eskolako kirol eta kultur ateraldiak antolatzen dituzte. 

 

Gurasoen elkarteko 2 langile

(haur hezkuntzarako, haurtzaindegirako, garbiketarako

Haur hezkuntzako ikastalde bakoitzean laguntzaile bat bada. Laguntzaileek eskolaldi inguruko denborak antolatzen eta kudeatzen dituzte: haurtzaindegia, loaldia, haurrak jantegira eramaten dituzte eta ikastolako gelak garbitzen dituzte.

Arts créatifs

Barne
araudia

hostoa beskoitze ikastola

Ezagutu batzen gaituzten balioak eta gure hezkuntza komunitatea eratzen duten arauak.

Beskoitzeko Ikastolako barne araudia irakurri:

bottom of page