top of page

Gure partaideak

hostoak beskoitze ikastola

Modu desberdinei esker, Beskoitzeko Ikastola laguntzen duten elkarteak dira. Orokorrean haiek ikastolaren garapena laguntzen dute, adibidez Ikastolen Elkarteak elkartasun kutxari esker, Geroa Euskaraz elkartea ekimenetatik diru-laguntza emanez, eta Eusko moneta elkarteak bazkideengandik datorren %3a lortzeko bidean laguntzen baikaitu.

Geroa Euskaraz

hostoak beskoitze ikastola

Ahurtin kokatzen den elkarte honek ikasturtean zehar Ahurtin soilik ekitaldiak kudeatzen eta antolatzen ditu batez ere, Beskoitze eta Xarnegu bezalako eskualdeko ikastolari emaiteko eta dirua biltzeko eta ekitaldiaren egunean bertan diren guraso kopuruaren proportzioan (muntaketa, lan-ibilaldia, desmuntatzea). 

Geroa Euskaraz.jpg

Senidetzea

hostoak beskoitze ikastola

Seaskak Oñatiko eta Beskoitzeko ikastolen arteko harremana sortu nahi zuen, eta harreman horren bidez kontzertuak antolatzeko asmorekin. Bi kontzertu antolatu zituzten bi ikastoletako gurasoek, lehenengoa Oñatin 2019/06/01ean Manex Pagolaren omenezko kontzertua egiteko, eta bigarrena Urketan 2020/02/02an. Bi kontzertuei esker senidetzea sortu zuten ikastolek. Ideiak Programako "Bi ikastola zubi bat" 2023ko apirilean Oñatiko ikastolako bestan parte hartzeko bidaia eta egonaldia diruztatzea lortu genuen eta Oñatiko ikastolako ordezkariak eta guraso batuzuk Lapuriko iparraldea hobeki ezagutzera etorri ziren ere bai. 2025eko apririlean Oñatiko ikastolako bestan parte hartzeko bidaia eta egonaldia antolatu genuen eta aldi horretan Beskoitzeko Oinak Arin eta Leizarraga elkarteei parte hartzea proposatu genien. Bi herrien arteko senidetzea sortzekoa nahian Beskoitzeko herriko etxea proiektuan sartu genuen. Bi ikastolen arteko zubia sortu ondotik, bi herri hauen zubia sortu zen. Beskoitzetik bi autobus abiatu ziren herriko etxeko ordezkari batzuekin Pascal Jocou auzapeza barne. Oñatiko auzapeza Izaro Elorzak ongi etorri ederra eman zaukun hango herriko etxean. Eguerditan ikastolan bertan bazkari alaitua Eyherabide anaiek lagundurik partekatu genuen. Eta arratsaldean Oñatiko eta Beskoitzeko pilotariek eta dantzariek emanaldi paregabeak eskaini zizkiguten.

Euskal Herriko Ikastolak/Ikastolen Elkartea

hostoak beskoitze ikastola

Ikastolak Euskal Herri osoa hartzen duen erakundean bildurik dira.

 

Erakunde honek europar kooperatiba eredua hartzen du. Hauxe da erakundearen administrazio-izena: Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiba Elkartea.

 

Besteak beste, elkartasun kutxa kudeatzen du, horren xede nagusia ikastolen bideragarritasuna bermatzea izanik, Elkartasun Kutxak helburu zehatz hauek ditu: Ikastola berriak sortzen laguntzea. Dagoeneko sortuta dauden ikastoletan, aktibitate estrategiko berriak abian jarri eta garatzen laguntzea.

ehi.jpg
billet-eusko.png

Euskal Moneta

hostoak beskoitze ikastola

Beskoitzeko Ikastolak eta Ikastolako Aitamak harpidedun dira, beraz antolatzen ditugun ekimenetan euskoz edonork ordaintzen ahal du eskudiruz edo euskopay erabiliz, hilabeteroko kotizazioak ordaintzen ahal dute burasoek.

 

Aldi berean gure aldetik eskuratzen dugun euskoa erabiltzen dugu, besteak beste langileri lansariaren zati bat euskoz ordaintzen diegu, bertako ekoizleei esker gure ekimenetan hemengo produktuak proposatzen ditugu eta material pedagogikoak euskoz ere erosten ditugu.

a66cd1bf-686d-4e65-b2ba-81afdc8bf11c_edited.jpg

Beskoitzeko Ikastola

Ongi etorri

Beskoitzeko Ikastolara!

hostoak beskoitze ikastola
bottom of page